Misio humanitarioa egiten izan da Xabier Mendiaraz Sri Lankan, eta duela gutxi itzuli da Euskal Herrira. Amazonasen eta Indian ere izana da, baliabiderik ez dutenei laguntzen.
Kultur etxeko areto nagusian hitzaldia emango du datorren asteartean, urriaren 24an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Osasuna zaintzeko bost gako emango ditu bertan. Hitzaldia doakoa eta publiko guztientzako irekia izango da.
Jorratuko diren gaiak:
-Nola hobetu zure osasuna?
-Kiropraktikaren onurak.
-Nori zuzenduta dago?
-Ergonomia aholkuak.
-Stres mota ezberdinak.