Festa katalana egingo dute igandean plazan

Karkara 2017ko ira. 29a, 13:24

12:30ean hasiko da Kataluniako erreferendumaren aldeko festa

Urriaren 1ean, igandean, Kataluniako erreferendumari elkartasuna adierazteko festa antolatu dute Orioko Gure Esku Dagok, Etxeluze Gaztetxeak, Eh Bilduk eta EAJk. 12:30ean hasiko da jaia.

Festa katalanean, elkartasunaz gain, musika eta jaki katalanak izango dira plazan. Horrez gain, erreferendumaren aldeko argazki txokoa jarriko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide