Kataluniako erreferendumaren aldeko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Karkara 2017ko irailaren 11

Asteazkenera arte eman daiteke izena Errusta, Gabon eta Kolon Txiki tabernetan.

Larunbatean Kataluniako erreferenduma babesteko manifestazioa egingo dute Bilbon, eta Oriotik Bilbora joateko autobusa antolatuko dute; hilaren 16an 15:30ean aterako da autobusa geltokitik.

Bilbora autobusean joan nahi dutenek izena eman dezakete Errusta, Gabon eta Kolon Txiki tabernetan asteazkenera bitartean. Autobusaren prezioa 5 eurotakoa da.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide