Urduritasuna emozio bihurtu zenekoa (Kontxako I. argazki galeria)

Karkara 2017ko ira. 11a, 11:46

Urduritasuna izan zen atzo goizean Donostian, eguraldiagatik Kontxako estropada atzeratu zenean. Momentu gogorrak bizi zituzten neskek lehenbizi, itsaso zakarrak ontziak dominatzeko zailtasunak eman baitzizkien erlojupeko estropadan. Mutilen estropadan, urduritasuna ilusio, eta ilusioa poz bilakatu ziren minutuak aurrera joan ahala. Emozioak eztanda egin zuen trainerua helmugara iritsi zenean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide