Hamaseigarren izan da Puertas beteranoen mailako aulki mugikorreko munduko txapelketan

Karkara

Argazkia: G. Puertas

65 urtetik gorakoen skiff modalitatean jokatu du txapelketa eta hirugarren izan da bere txandan.

Beteranoen mailako arraunketa olinpikoko munduko txapelketa –World Rowing Masters– jokatu du gaur Javier Puertasek Esloveniako Bled lakuan. 65 urtetik gorako beteranoen mailan jokatu du Orio AEko arraunlariak, Skiff modalitatean.

Hirugarren izan da Puertas bere txandan, eta hamaseigarren sailkapen nagusian. 117 arraunlarik parte hartu dute, guztira, txapelketako maila horretan.

Ikusi estropadako denbora guztiak hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide