Beteranoen mailako aulki mugikorreko munduko txapelketa jokatuko du Javier Puertasek asteburuan

Karkara

Javier Puertas arraunean. (Joxemari Olasagasti)

Larunbatean jokatuko du Javier Puertasek estropada.

Bihar abiatuko dute beteranoen mailako arraunketa olinpikoko munduko lehia, World Rowing Masters txapelketa, Esloveniako Bled hirian, eta Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari Javier Puertas bertan izango da. Skiffean bakarkako modalitatean arraunean egingo du beteranoak, 65-70 urte bitartekoen mailan; denera 117 arraunlarik parte hartuko dute maila horretan. Larunbatean jokatuko du Puertasek estropada, baina ostiralean prestaketa modura 10 urte gazteagoen lehian parte hartuko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide