Igandean Kontxako Estropadara joateko autobusa antolatu dute

Karkara 2017ko ira. 5a, 16:15

Kontxako Bandera irabazita Orioko plazan ongi-etorri jendetsua arraunlariei. (Facebook Tribu Horia)

Izena eman daiteke Kutixi Kafetegian eta Gabon tabernan.

Tribu Horiak igandean Donostiako Estropada ikustera joateko autobusa antolatu du. Autobusa 08:00etan aterako da autobus geltokitik, eta bertan Donostiara joan nahi dutenek izena eman behar dute Kutixi Kafetegian eta Gabon tabernan, 3 euroren truke. Izena emateko epea ostiralean 20:00etan amaituko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide