Datozen egunetan ikasturte berria abiatuko dute Orioko ikasleek

Karkara 2017ko ira. 4a, 16:01

Haurrak eskolara joateko prest. (Irutxuloko Hitza)

Oporraldi luzearen ondoren, eskolara bueltatzeko prest dira Orioko haur eta gaztetxoak.

Datozen egunetan ikasturte berriari ekingo diote Orioko bi ikastetxeetan.

Zaragueta Herri Eskolako DBHko ikasleak izango dira goiztiarrenak, ostegunean izango baitute aurkezpen saioa. Ostiralean, Orioko Herri ikastolako DBHko ikasleek eta Zaraguetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek hartuko dute lekukoa. Azkenik, astelehenean hasiko dute ikasturtea Ikastolako HHko eta LHko ikasleek, eta Zaraguetako 2 urteko ikasle berriek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide