Haurrentzako puzgarriak izango dira plazan datorren asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala

Ekitaldi hau udako programaren barruan antolatu du Udalak.

Datorren asteazkenean, irailak 6, haurrentzako puzgarriak izango dira ikastola aurreko plazan egun osoan. Ekitaldi hau udako programaren barruan antolatu du Udalak.

Ordutegia honako hau izango da:

  • Goizez, 11:00etatik 13:00etara.
  • Arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.
  • Horrez gain, 19:00etan apar festa egingo da toki berean.

Udako programaren bukaera

Haurrentzako puzgarriak, hasiera batean, aurreko asteburuan zeuden programatuta eta apar festa, berriz, abuztuaren 31n; baina Udalak erabaki du dena egun berean egitea eta horregatik antolatu du irailaren 6ko ekitaldia, uda bukaerako festa gisa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide