Nesken lehia amaitu denean abiatu dute gizonezkoen txalupek erlojuaren aurkako estropada. Itsasoa oso nahastua eta zorrotza zegoela nabarmendu dute adituek, eta lehia estua izan da txalupen artean. Jon Salsamendi prestatzaileak hainbat aldaketa egin ditu ontzian, eta orain arte ligan atera ez duen taldea uretaratzea erabaki du. Lan txukuna egin du Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen traineruak, eta lehia estua jokatu du punta-puntako taldeekin. Hondarribia, Orio eta Urdaibai hiru segundoren barruan iritsi dira helmugara, baina bueltako luzean Urdaibaik aurre hartu die gainontzekoei. Hirugarrena izan da Orio sailkapen estropadako sailkapenean.
SAILKAPENA
1.- Urdaibai 19:51,64
2- Hondarribia 19:57,68
3.- Orio 19:57,48
4.- Kaiku 20:00,88
5.- Zierbena 20:07,02
6.- Tiran 20:09,70
7.- San Juan 20:13,86