Atzo arratsaldeko euritearen ondorioz hainbat kalte izan ziren herrian. Besteak beste Orioko Herri Ikastolako DBHko eraikina urak hartu zuen, eta kalteak eragin zituen areto nagusiko sabaian eta zoruan, eta aretoan gordeta zegon materialean.
Arduradunek dei berezia egin zieten gurasoei eta langileei laguntzera joateko, eta instant batean auzolanean egoerari aurre egiteko 40 lagun inguru elkartu zirela azaldu dute. Orioko Herri Ikastolak eskerrak eman dizkie laguntzera hurbildu ziren guztiei.