Arraun taldeentzat Donostiako Estropada da denboraldiko hitzordurik garrantzitsuena, eta datozen bi asteburuetan jokatuko da norgehiagoka. Ostegunean izango da sailkapen estropada, eta Kantauri itsasoko arraun taldeek parte hartuko dute, emakumezkoen eta gizonezkoen mailan jokoan izango diren zazpi plazetako bat eskuratzeko.
Ostegunean, 17:30ean hasiko da emakumezkoen sailkapen estropada. Denera, 14 ontzik parte hartuko dute, bi txandatan banatuta. Orioko emakumezkoen taldea izango da eskualdeko ordezkari bakarra, eta A taldean parte hartuko du.
Hurrengoa da emakumezkoen sailkapen probako parte hartzaileen zerrenda:
A taldea: Arraun Lagunak, Mecos, Hernani, Hibaika, Orio eta San Juan
B taldea: Cabo, A Cabana-Ferrol, Deustu, Lea-Artibai, Portugalete eta Castreña
Gizonezkoak 18:00etan
Gizonezkoen lehiari dagokionean, 25 traineruk jokatuko dute sailkapen proba, tartean Oriok. Gizonezkoen lehia 18:00etan hasiko da.
Hurrengoa da gizonezkoen sailkapen estropadako parte hartzaileen zerrenda:
A taldea: Astillero, Bermeo-Urdaibai, Ares, Hondarribia, Kaiku, Ondarroa, Orio, San Juan, Sanpedrotarra, Tiran eta Zierbena
B taldea: Arkote, Puebla, Deustu, Getaria, Hibaika, Lapurdi, Mutriku, Santurtzi, Samartolameu, Zarautz, Zumaia