Elkarretaratze isila egin da plazan, Bartzelonako atentatua gaitzesteko

Karkara 2017ko abu. 18a, 12:50

12:00etan elkartu dira herritarrak, Udalak goizean deialdia egin ostean.

Hau da Orioko Udalak gaur goizean zabaldutako mezua:

"Orioko Udalak euskal gizartearen aldarriarekin bat egin nahi du, eta, EUDELen deiari erantzunez, bost minutuko elkarretaratze isila deitu du gaur, abuztuak 18, eguerdiko 12:00etan.

Orioko Udalak bete-betean gaitzesten du Bartzelonan atzo izandako atentatu izugarria eta, era berean, elkartasuna adierazi nahi die biktimen senideei eta adiskideei. Udalak irmo arbuiatzen du indarkeria terroristaren basakeria.

Une latz honetan, Orioko Udalak besarkada solidario bat eta hurbiltasun-sentimendurik zintzoena bidali nahi die Bartzelonako hiriari eta Kataluniako herri osoari."

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide