Orioko Udalak eta Begi Bistanek bi irteera antolatu dituzte, Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak itsasontzitik ikusteko. Irteerak abuztuaren 16an eta 17an izango dira, asteazken eta ostegunarekin.
Itsasontzia Orioko kirol portutik aterako da bi egunetan, 21:15ean. Irteeran parte hartzeko txartelak aldez aurretik erosi behar dira, kanpinean eta turismo bulegoan: helduek, 30 eurotan, eta haurrek, 20 eurotan. Txartelak dagoeneko salgai daude.