Urdaibai garaile eta Orio hirugarren, Ondarroako XXXIII. Banderan

Karkara

Gaur goizean TKE Ligako hamabigarren jardunaldia jokatu da Ondarroan. Urdaibaik irabazi du bandera, Hondarribia izan da bigarren 3,06 segundora, eta Orio hirugarren, 12,86 segundora. Jon Salsamendiren mutilak estropada ona egiten ari ziren, baina hirugarren ziabogan, estropada burutik lau segundora zirela, trabatuta geratu dira balizan. Aurretik zihoazen bi txalupekin lehiatzeko aukera galdu ostean, hirugarren postuan helmugaratzea lortu dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide