Aldundiaren esanetan, deialdiaren helburua izan da “udal esparruan garatzen diren prozesu parte hartzaileak sustatzea, eta, horrela, bultzada bat ematea herritarrek berdintasunean arlo publikoa kudeatzeko eta hari buruzko erabakiak hartzeko eskubideari”. Era berean, udalek partaidetza sustatzeko “gaitasuna indartu” dezatela izan da aldundiaren asmoetako bat. Horretarako, guztira, 120.000 euro xedatuko ditu, eta batez ere herri txikiei eta ertainei lagunduko dietela esan dute.
Deialdian, udalerri bakoitzak proiektu bakarra aurkez zezakeen. Puntuazio bidez aukeratu dira proiektuak, eta 36 izan dira gutxieneko puntuak lortu dituztenak. Orion, kasu, estalitako parkea diseinatuko dute herritarrek eta eragileek.