Muntoko pasealekuko zenbait zati egoera txarrean zeudenez, horiek konpontzen ari da Uzkue Eraikuntzak SL enpresa, Orioko Udalak kontratatuta. Pasealekua amaitu baino 200-150 metro lehenago lurra ondoratuta zegoen, eta hori konpontzen ari dira egunotan langileak. Lanak egiten diren bitartean, Muntoko pasealekua itxita egongo da, baina zelaitik pasa daitezke herritarrak.