Katxina Txakolinari zilarrezko domina eman diote New York International Wine Competition-en

Karkara 2017ko uzt. 24a, 16:08

Lehiaketa honetan 23 herrialdetako 1.300 ardok hartu dute parte, 50 bat kategoriatan banatuta.

Maiatzaren 7an NYIWC New York International Wine Competition lehiaketa egin zuten, New Yorkeko (AEB) 3 West Club-en, eta dastaketen emaitzak jaso ondoren, Orioko Katxina Txakolinari zilarrezko domina egokitu diote Espainiako ardo zurien kategorian. Ez da bakarra izan, ordea, Canforrales Viognier-ek ere zilarra lortu baitu.

Lehiaketa honetan 23 herrialdetako 1.300 ardok hartu dute parte, 50 bat kategoriatan banatuta. Zazpigarren urtez ospatu dute, eta epaimahaia New York inguruko ardo erosle garrantzitsuenek osatzen dute. Saridunak erabakitzeko orduan ardoaren kalitatea eta prezioa hartzen dituzte kontuan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide