Orion 163.758 euro tokatu dira Bonolotoan

Karkara 2017ko uzt. 14a, 12:16

Orioko Loteria Adiministrazioak seilatu du boleto sariduna.

Irabazleak zortzi apustutako asteko boletoa bete zuen, eta bost eta osagarria asmatu ditu.

Atzoko Bonoloto zozketan ez zen lehen mailako irabazlerik izan, baina Orioko Loteria Adimistrazioak  balioztatutako boleto batek bigarren mailako saria irabazi du, 163.758 euro hain zuzen ere. Irabazleak zortzi apustutako asteko boletoa bete zuen, eta bost eta osagarria asmatu ditu.

Tere Jesus Carrera Solaberrieta loteria administrazioko kudeatzailea “oso gustura” agertu da albisterekin. “Oraindik ez dakigu nor den irabazlea, baina oso pozik gaude sari potoloa eman dugulako”, adierazi du oriotarrak. Dena dela, ez da Orioko Loteria Administrazioak ematen duen lehen saria izan, lehendik ere beste bost sari eman baitituzte bertan. “Herrian tokatzea oso pozgarria da, eta jokatzeko ohitura duen jendea animatu egiten da gainera. Izan ere, edonori tokatu dakioke”.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide