Orioko arraunlariek Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko dute gaur arratsaldean, Getarian

Karkara 2017ko uzt. 12a, 16:43

Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen trainerua. (Aritz Mutiozabal)

Orio Arraunketa Elkarteko bi ontzik parte hartuko dute txapelketan, emakumezkoen eta gizonezkoen traineruek.

Gaur 18:00etan hasita Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko dute Getarian, eta bertan izango dira Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen eta gizonezkoen traineruak. Denera, hamazazpi traineru ariko dira lehian (beteranoek ere parte hartuko dute).

Orioko emakumezkoen traineruak bigarren txandan jokatuko du, San Juan eta Hibaikarekin batera. Gizonezkoen trainerua berriz, gizonezkoen lehiako hirugarren txandan ariko da, eta Hondarribia, San Juan eta San Pedro izango ditu aurkari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide