Uztailaren 13tik 17ra bitartean Bisiguaren Festa egingo da Orion eta ondorioz hainbat aldaketa izango dira oriotarren eguneroko martxan. Alde batetik, tokiz mugituko dute osteguneko azoka eta, Herriko Plazan izateko partez, arranpla ondoko plazan izango da.
Bestetik, zirkulazioan aldaketak izango dira. Herritik ateratzeko, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da. Ostegun eguerdian Herriko Plaza oinezkoentzat jarriko da eta ibilgailuen zirkulazioan honako aldaketak egingo dira:
-Ostegunean 14:00etatik asteleheneko 08:00ak bitartean, herrira sartzeko, moilatik izango da bidea; herritik ateratzeko, berriz, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.
-Bisiguaren Festa gure artean ospatzera autoz datozenei autoak honako lekuetan aparkatzea gomendatzen diegu:
• Autopista azpiko aparkalekuan.
• Munto aparkalekuan.
• Ubegun poligonoan.
• Arraunetxera doan errepidean.
• Arozenako aparkalekuan.