Hibaikak irabazi du Orioko Kanpina V. Bandera, 10:37.12-ko denborarekin. Bigarren San Juan sailkatu da, eta hirugarren Orio, irabazlearengandik 16 segundora. Laugarren denborarik onena Arraun Lagunak-ek egin du, eta Orio baino bost segundo gehiago behar izan ditu lanak betetzeko.
Bihar Donostian jokatuko da Euskotren Ligarako bigarren sailkapen estropada. Gaur eta biharko emaitzen arabera, lehen lau taldeek lortuko dute emakumezkoen traineru liga gorenean aritzeko txartela.