Arratsaldeko 7ak aldera Bilbon lur hartu ostean, Oriora ekarri zituen managerrak arraina afaltzera. Mikel Manterola parrileroak kontatu digunez, bisigua eta erreboiloa jan zituzten, eta "oso gertuko jarrera" izan zuten jatetxeko lan-taldearekin.
Afaldu ostean, gustura itzuli ziren Bilbora, gaur BBK Live jaialdian eskainiko duten kontzerturako deskantsatzera.