Kronometroa 19 minutu eta 32 segundutan geratuz burutu zuen lana Oriok, bere txandako Kaiku, Urdaibai eta Hondarribiaren aurretik. Estropadako bigarren postua lehen txandan aritutako Tiran taldearentzat izan zen, eta Orio baino 4,96 segundu gehiago behar izan zituen helmugaratzeko.
Arratsaldean jende asko bildu zen herriko plazan, arraunlarien errezibimenduan. Orioko zaleek gogo handiz hartu zuten bandera, eta jendartean nabari zen ilusio berritua.
Dena den, Jon Salsamendik euforiak guztiak uxatuz, egunez egun oinak lurrean mantentzeko beharra azpimarratu zuen estropadaren ondoren egindako adierazpenetan. Iluntzean, Eitb-ko Tostartean saioan, titular hauxe jarri zion asteburuko lanari "Orio: burua hotz, lanean sendo".
Garaipen honekin, TKE Ligako 2.postuan da Orio AE 21 punturekin. Lidertza Urdaibaik du, puntu bat gehiagorekin.
Emakumezkoen Orioko txalupa hirugarren Donostian
Donostian Emakumezkoen Gipuzkoako VIII. Traineruen Ligako beste jardunaldi bat izan zen atzo, eta San Juan nagusitu zen 11:22,55 denbora eginez. Atzetik, bigarren postuan Hibaika sailkatu zen (11:30,04), eta ondoren Orio (11:42,39).
Hemen sailkapena:
- San Juan 11:22,55
- Hibaika 11:30,04
- Orio 11:42,39
- Arraun Lagunak-Donostia 11:45,93
- Hernani 11:49,21
- Donostiarra 11:56,35
- Deusto 12:01,40
- Portugalete 12:15,26
- Lea-Artibai 12:49,64
- Castreña 12:45,69 (kanporatua)