Uztailaren 2an, igandean, Etxeluze gaztetxearen zazpigarren urteurrena ospatu zuten herriko gazteek. Bazkari batekin hasi zuten ospakizun intimoa. Kaxilda plaza inauguratu zuten gero; Xaltxerak taldeak ekainaren 28an egin zuen fantasia lehiaketako sariak banatu zituen ekitaldian. Egunari amaiera emateko, Mikel Arantzabalek kontzertua eman zuen.
2017 eka 28 Orio