Argazkiak: Karkara eta Erak
Eguraldi petrala izan arren, San Pedro bigarrenean ere izan da zer gozatua goizaldean. Zaraguetak antolatutako umeen futbol txapelketan jo eta su aritu dira gaztetxoak. Beste batzuk, arrantzan jardun dira Muskuiluharri elkartekoekin, korrokoiren batek amua noiz irentsiko zain, kanaberaz gain aterkia ere eskuan hartuta.Goiza borobiltzeko, eguerdi aldean, jende mordoxka bildu da plazan mariatxien kantuak entzutera.
Arratsalde eta iluntzerako ere badira makina bat ekimen. Jarrai dezala festak!
Argazkiak: Karkara eta Erak