Uztailaren 2an zazpi urte beteko dira herriko hainbat gaztek Etxeluze eraikina okupatu eta gaztetxe bihurtu zutenetik. Hori ospatzeko, urteurren jaia antolatu du asanbladak. Xumea.
Aurten, urteurren lasai bat egitea erabaki dute, guztiei irekia baina intimoa. Ospakizun xumea baina gustagarria egin nahi dugu aurten, giro etxekoian. Herri bazkariarekin hasiko dute jaia, 14:30ean; izena eman nahi duenak Hatoz, Errusta eta Kalakari tabernatan egin dezake. Bazkariaren ondoren mural bat margotuko dute gaztetxe kanpoan, eta Kaxilda plazaren inaugurazioa egingo dute. Ospakizunari amaiera emateko, 19:00etan kontzertu akustikoa izango da, Mikel Aranzabalen eskutik.