Udal Bulego Teknikoaren arabera, ez zuten eurak proposatu Abaromendiko aukera autokarabanentzat

Karkara 2017ko eka. 23a, 13:42

Ortzaikako kokagunea toki egokiagoa da Udal Bulego Teknikoaren ustez, hainbat arrazoirengatik.

Atzo KARKARAk autokarabanen parkingaren inguruan argitaratu zuen albistearen harira, gaur goizean Udal Bulego Teknikoak azalpenak eman ditu. Argi adierazi dute ez zutela eurak proposatu Abaromendiko kokagunea parking erregulatua egiteko kokagune gisa, eta egokiago ikusten dutela Ortzaikako gunea, hainbat arrazoiengatik:

- Toki txukuna eskaintzeaz gain, herritarrekiko molestiak txikiagoak izan daitezkeelako eremu horretan.

- Hondartzako aparkalekurik kentzen ez delako.

- Udalak hondartza aldean kanpina duelako eta eskaintza desberdina den arren, agian ez liokeelako onik egingo kanpinari.

- Ortzaikako kokalekuaren bidez herriko turismo eskaintza orekatzeko joera hobetu daitekeelako, hondartza aldeaz gain beste guneak ere potentziatuz.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide