San Pedro 2017: egitaraua

Karkara 2017ko eka. 23a, 12:56

Ekainaren 28an, asteazkenarekin, hasiko dira San Pedro jaiak. Uztailaren 1ean amaituko dira, Euskal Jai egunean. Hona hemen egiraraua:

Ekainak 28, San Pedro bezpera

  • 18:30 - Orio AEren harrobiaren aurkezpena plazan
  • 19:30 - Alebinen traineru estropada Arraun Elkartearen eskutik
  • 19:00 - Pello eta Nikolasa kalejiran txistulariekin, Kultur Etxetik aterata
  • 20:00 - Txupinazoa herriko plazan. Jose Luis Gozategiri omenaldia. Parte-hartzaileak: Danbolin banda, Harribil dantza taldea eta Salatxo abesbatza
  • 23:00 - Bide Batez erromeria plazan

Ekainak 29, San Pedro eguna

  • 10:30 - Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan. 13:00etatik aurrera ez da hamaiketako gehiago banatuko
  • 11:30 - Umeentzako tailer, puzgarri eta jolasak pilotalekuan
  • 12:00 - Meza, Salatxo abesbatzaren, Parrokiako abesbatzaren, Egunsentia otxotearen eta Musika Eskolako kantu taldearen parte-hartzearekin
  • 12:30 - Herri kirol saioa plazan, Harri eskolaren eskutik
  • 17:00 - Trikitixa txapelketa plazan
  • 17:00 - Haurren pilota finalak pilotalekuan
  • 18:15 - Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran
  • 19:00 - Soka dantza plazan
  • 19:30 - Zesuma taldearen kontzertua plazan
  • 23:00 - Zesuma taldearen kontzertua plazan

Ekainak 30, San Pedro bigarrena

  • 9:00 - Umeen arteko futbol txapelketa egun osoan Mendibeltzen, Zaraguetak antolatuta
  • 10:30 - Heriotzik gabeko arrantza Muskuiluharri elkartearen eskutik
  • 11:30 - Apar festa umeentzat Ibai Ondoko plazan
  • 12:00 - Mexikoko mariatxiak plazan
  • 14:00 - 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria Galerna jatetxean
  • 17:00 - Kantatu, jolastu eta primeran pasa Erakekin. Kontzertu eta dantza haurrentzako, aurpegi-margoak, globoflexia, jolasak eta sorpresak Ibai Ondoko plazan
  • 17:00 - Helduen arteko futbol tenis txapelketa Mendibeltzen, Zaraguetak antolatuta
  • 18:30 - Pello eta Nikolasa kalejiran txistulariekin
  • 19:00 - Helduen pala txapelketako finala frontoian Orioko Pilota Elkartearen eskutik
  • 19:00 - Elektrotxufla elektrotxaranga herriko kaleetan, Bikamiotatik hasita
  • 20:30 - Lehian erromeria plazan
  • 21:00 - Helduentzako bakarkako dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean
  • 23:30 - Huntza taldearen kontzertua plazan
  • 1:00 - Lehian erromeria plazan

Uztailak 1, Euskal Jai eguna

  • 10:00 - Haurren pilota finalak frontoian Orioko Pilota Elkartearen eskutik
  • 10:30 - Ttuntturroak kalejiran
  • 11:30 - Herriko trikitilariak kalez kale
  • 11:30 - Taloak Esperientzi eskolaren eskutik plazan
  • 12:00 - Inude eta artzainen konpartsa
  • 12:30 - Kantu-jira herriko hainbat talderen artean: Salatxo abesbatza, Danbolin musika eskola, Egunsentia Otxotea...
  • 14:00 - Herri bazkaria plazan. Ondoren, herritarren arteko kirol probak plazan
  • 17:00 - Helduentzat bikotekako dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean
  • 19:00 - Inude eta artzainen emanaldia plazan
  • 19:30 - Fan&go taldearen kontzertua plazan
  • 23:00 - Fan&go taldearen kontzertua plazan

Aurrekontua:

Deskargatu PDF formatuan

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide