Orioko bizilaguna zen Ramon Unanue omenduko dute Usurbilen, larunbatean

Karkara 2017ko eka. 20a, 17:54

Ramon Unanue gaztetan. (Noaua.eus)

Omenaldiarekin Ramon Unanuek kirol munduan egindako lana aitortu nahi dute.

Usurbilgo Udalak eta herritar talde batek Ramon Unanue nor izan zen ezagutzera eman nahi dute, eta berak eginiko ekarpen aitortu. Unanue 1953an jaio zen Usurbilen, eta 70-80ko hamarkadatan kirolari aparta izan zela nabarmendu dute, bereziki pisu jaurtiketan. Beste hainbat kirol jardueretan ere aritu zen Unanue: sokatiran, giza-proban… Horrez gain, kirol prestatzailea ere izan zen.

2013ko azaroan hil zen Unanue, eta larunbatean 17:00etatik aurrera hainbat kirol jarduera egingo dituzte Usurbilen bere omenez. 19:30ean, Unanueren senideei aitortza herritarra egingo diete Mikel Laboa plazan: txalaparta, ikurrina dantza, bertsoak eta Idoia Etxeberria harri-jasotzaile oriotarraren erakustaldia izango dira, besteak beste. Ondoren, 20:00etan Oiardo Kiroldegian aitortza plaka eskaintzeko ekitaldia egingo dute.

Omenaldiaren inguruko informazio gehiago Usurbilgo Noaua webgunean

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide