Udako euskara ikastaroa antolatu du euskaltegiak

Karkara 2017ko eka. 15a, 16:22

Orioko AEK euskaltegia. (AEK)

80 orduko euskara ikastaroa izango da, eta 135 euro balioko ditu.

Udan euskara ikasi nahi dutenentzat, 80 orduko euskara ikastaroa antolatu du euskaltegiak . Matrikulazio epea zabalik dago dagoeneko, eta interesa dutenek  670420025 telefonora deitu edo orio@aek.eus helbidera idatzi dezakete. Horrez gain, Orioko Euskaltegian ere informazioa jasoko dute.

80 orduko ikastaroaren prezioa 135 eurokoa izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide