Lau eguneko Hezikide proiektua Orioko Herri Ikastolan

Karkara 2017ko eka. 14a, 08:40

Ikasle gazteen artean ekintzailetasuna sustatzeko xedea du egitasmoak, eta Kimmu enpresaren gidaritzapean garatuko dute. 

Gazteak eta ekintzaileak bateratu beharreko kontzeptuak dira, Mondragon Team Academy sareko Kimmu enpresaren arabera. Enpresa hau LEINN gradua egiten ari diren ikasleek osatua da, eta euren esanetan, ekintzailetasunaren bidez gizartea eraldatzeko helburua dute. Hezikide xede hau lortzeko bidean sorturiko proiektuetako bat da.

Ekainaren 19tik 22ra Orioko Ikastolan izango dira, DBH-3ko ikasleekin batera lanean: proiektuak sortzen, horiek aurrera eramateko finantzazioa lortzen, deiak egiten, bilerak antolatzen...

Hiku-koen arabera, ikasleek erabakiko dute hasieratik zertan eta norekin lan egin, eta dituzten baliabideak zertara zuzenduko dituzten. Gazteek benetako prozesu bat bizitzea nahi dugu, lan esperientzia erreal bat zer den jakitea.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide