Igandean Lekeitioko VII. Ikurriña izan zuten jokoan emakumezkoen traineruek. Orio izan zen estropadako txapelduna, 12:13,87 denbora eginda. Bigarren sailkatu zen Hibaika (12:12,04) eta hirugarrena izan zen Deustu (13:15,32).
Herriak harrera beroa egin zien arraunlariei, eta neskek bandera pasa den astean zendu zen Joxe Luix Gozategi Kallabarro-ri eskaini zioten.