Ikastola eguna ospatuko dute igandean, ekainaren 11n

Karkara 2017ko eka. 9a, 12:00

Imanol Urbietari omenaldia egingo diote emanaldian Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek

Datorren igandean, ekainaren 11n, kurtso amaierako festa egingo dute Orioko Herri Ikastolako ikasle eta irakasleek. Urtero bezala, guraso eta familiarentzako emanaldia eskainiko dute kiroldegian. 11:55ean hasiko da jaia, Ikastolako Batukada Taldearen erritmoarekin, eta goiz osoan zehar luzatuko da festa. Hau da egitaraua:

  • 10:55 - Ikastolako Batukada Taldearen sarrera Karela kiroldegian
  • 11:00 - Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen ikuskizuna. Imanol Urbietari omenaldia
  • 12:00 - Ikastolan 25 urte bete dituzten eta erretiroa hartu duten langileei omenaldia
  • 12:10 - DBH4. mailakoei agurra
  • 12:30 - Hamaiketakoa Ikastola aurreko plazoletan

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide