Odola emateko saioa antolatu dute Orion, ostegunerako

Karkara 2017ko eka. 6a, 15:58

Ostegunean 18:00etatik 20:30era eman beharko da odola, Orioko osasun zentroan.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko saioa antolatu du ostegunerako, Orion. Odola eman nahi duten herritarrek ostegunean herriko osasun zentroan izango dute horretarako aukera, 18:00etatik 20:30era.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide