Bizitzaldiak hitzaldi zikloa antolatu du Ibon Berasaluze oriotarrak ekainerako. Hiru saio izango dira, eta Orioko Etxeluze Gaztetxean egingo dituzte. Ostegunean bertan 19:00etan eskainiko du lehen hitzaldia Joseba Tapiak, Larreko eskolatik: trikitixarekin gozatzeko apunteak gaia izango du hizpide.
Ekainaren 15ean, Estitxu Fernandez Maritxalar izango da hizlari gonbidatua, eta Bizitzaren hasiera. Gure erditzearen jabe hitzaldia eskainiko du, 19:00etan hasita.
Ekainaren 22an egingo dute azken saioa. Azkena ez da hitzaldia izango, gurasoek eta haurrek ondo pasatzeko bilgunea baizik. 17:00etan hasita, haurrentzat txokolatada eta jolas osasuntsuak antolatuko dituzte gaztetxean, eta gero kalejira egingo dute herrira.