Gaur goizean goizetik, larrialdi zerbitzuak atzo arratsaldean desagertu zen 55 urteko gizon oriotar baten bila aritu dira. Ertzaintzak eta Orioko Udaltzaingoak herrigunea eta inguruko mendiak miatu dituzte helikoptero baten laguntzarekin, eta goizean hilda aurkitu dute oriotarra. San Juan ermita inguruan topatu dute hilotza. Ingurua hesitu dute, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren zergatia ezagutzeko; besteak beste, gorpuari autopsia egingo diote 55 urteko oriotarrari zer gertatu zaion jakiteko.