Gaur iluntzean hasiko dira Anibarko Portuko festak, auzoko elkarteak antolatuta. 19:00etan txupinazoa botako dute eta horrela emango zaio hasiera jaiari. Biharko, ekainaren 10erako, egun osoko egitaraua antolatu dute.
Egitaraua
Ekainak 9, ostirala
- 19:00 - Txupinazoa, buruhandiak eta kalejira trikitilariekin
- 20:00 - Trikipotea, Ostolaza eta Narbaizarekin
Ekainak 10, larunbata
- 10:00 - Diana trikitixarekin
- 11:00 - Puzgarriak, apar festa eta haur jolasak
- 11:30 - Jubilatuen hamaiketakoa Kaiua tabernan
- 12:00 - Sardina jana eta sagardoa txotxean
- 12:00 - Tortilla patata lehiaketa eta dastaketa. Saria: Afaria bi lagunentzat Kaiuan
- 15:30 - Mus txapelketa
- 17:00 - Haur jolasak, puzgarriak eta txokolate-jana
- 19:00 - Plaza dantza Xoxote bandarekin
- 21:00 - Auzokoen afaria, bertso kantuz alaituta
- 23:00 - Xabi Arostegi DJa