Urtero bezala, Castrora eta Laredora irteera egingo dute Zaharren Babeslekukoek ekainaren 14an. 9:00etan irtengo dira Oriotik eta 13:30 inguruan iritsiko dira Castrora. Goiza han pasa ondoren, 14:30ean Laredoko Cosmopol hotel-jatetxean bazkalduko dute. Hau izango da menua:
- Bakailao entsalada
- Langostinoak
- Kabrarroka budina
- Esneko arkumea entsaladarekin
- Etxeko postrea eta limoi sorbetea
- Errioxako ardoa, ura eta kafea
Bueltako bidean geldialdia egingo dute, irteeran zehar erabakiko duten tokiren batean.
Txartelen salmenta ekainaren 6an egingo da Babeslekuan, 16:00etatik 18:00etara. Txartela erosi eta gero baja ematen duenak frogagiria aurkeztu beharko du. Autobus bat baino gehiago betetzeko adina izen-emate badaude, bigarren autobusa antolatzeko, gutxienez, 25 lagun apuntatu behar dira. Autobuseko eserlekuak erabakitzeko zozketa egingo du antolakuntzak.
Galiziako bidaia guztientzat irekia
Aurreko Karkaran Babeslekuak irailerako antolatu duen Galiziarako bidaiaren berri eman genuen. Bertan, izen-ematea babeslekuko bazkideentzat bakarrik zela aipatzen zen. Antolakuntzak adierazi duenez, edozein herritarrentzat ireki dute izen-ematea, baita Oriotik kanpo bizi diren herritarrentzat ere.