Ekainaren 3an, larunbatarekin, Heriotza haurraren begiradatik hitzaldia izango da Orion, Mandalara taldeak antolatuta. Zumaiako Kame Parafarmaziako Jose Mari Sarasola Izetak eskainiko du saioa. 16:30ean izango da Orioko Arraunetxean, eta doakoa izango da; gainera, bertan parte hartu nahi dutenek ez dute aldez aurretik izena eman beharrik izango.
Heriotza haurraren begiradatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako Heriotz on bat bizi ekimenaren barruan antolatu du Mandalara taldeak.