Gaur 01:00ak inguruan iritsi da 20. Korrika Oriora. Eguraldia lagun izan ez badu ere, ehundaka herritar kalera atera dira euskararen aldeko aldarriarekin bat egitera. Haur, gazte eta heldu mordoa bildu da herrigunearen sarreran Korrikari ongi-etorria emateko, eta Donostia aldetik zetozenekin batera herria zeharkatu dute.
Argazkiak: Karkara eta Urola Kostako Hitza