Euskaraokea antolatu dute larunbaterako

Karkara

Korrika Kulturalaren barruan antolatu du Euskaraokea Txurrumuski Aisialdi Gazte Elkarteak.

Larunbatean 16:30ean hasita, Euskaraokea egingo dute Orioko Kultur Etxean, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko gaztetxoei zuzendua. Korrika Kulturalaren barruan antolatu du Euskaraokea Txurrumuski Aisialdi Elkarteak, eta herriko haurrak saioan parte hartzera animatu dituzte.

Euskaraokean parte hartu nahi duten haurrek herriko ikastetxeetan edo gaztelekuan izena eman dezakete, asteazkena baino lehen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide