Apirilaren 5ean 00:30ak aldean iritsiko da Korrika Oriora, eta herri batzordeko kideek 20. Korrikari ongietorria egiteko afaria antolatu dute. Apirilaren 4an, asteartean, izango da Balea elkartean, 20:30ean hasita. Hurrengoa izango da menua: entsalada mistoa, patatak errioxar erara, gazta eta intxaurrak, eta kafea eta kopa.
Korrikari ongietorria egiteko afarian parte hartu nahi dutenek, txartelak salgai dituzte kultur etxean eta Kolon Txiki tabernan, 12 euroren truke. Antolatzaileek zehaztu dute, txartelak erosteko azken eguna apirilaren 2a izango dela.