Juan Priede omendu zuten asteburuan hilerrian

Karkara 2017ko mar. 21a, 09:30

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Hamabost urte beteko dira gaur PSE-EEko zinegotzia hil zutela. Lore eskaintza egin zioten igandean hilerrian.

Gaur hamabost urte beteko dira ETAk Juan Priede PSE-EEko zinegotzia tiroz hil zuenetik, taberna batean zegoela. Urtero bezala, senide, lagun eta alderdikideek lore eskaintza egin zioten igandean, martxoaren 19an, hilerrian. Omenalditxoa egin zioten bere hilobiaren aurrean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide