Herri galdeketaren aldeko jaia egin zuten larunbatean Orion

Karkara 2017ko mar. 20a, 18:12

Baliza ari da sustatzen maiatzaren 7ko herri galdeketa Orion. Larunbateko festan herriko hainbat taldek parte hartu zuten

Orion maiatzaren 7ko herri galdeketa sustatzen ari den Baliza taldeak herri galdeketaren jaia egin zuen larunbatean Orion. Hainbat taldek eta herritarrek hartu zuten parte jaialdian. Tartean izan ziren: Egunsenti zortzikotea, Harribil dantza taldea, bertsolariak eta trikitilariak. Pintxoak jateko aukera ere egon zen eguerdi partean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide