Kartzelan ama izandako Cristina Geterekin solasaldia egingo dute gaur arratsaldean

Karkara 2017ko mar. 7a, 10:18

Argazkia: euskonews

19:00etan hasiko da solasaldia, Udaletxeko teilatupeko aretoan.

Kartzelan ama izandako emakume batekin solasaldia egingo dute gaur arratsaldean, martxoak 7, Udaletxeko teilatupeko aretoan. Cristina Gete Etxeberriak bere esperientzia kontatuko du 19:00etatik aurrera.

Patxi, Olatz eta Xuaren eskubideak aldarrikatzeko prentsaurrekoa egin zuen oriotar talde batek duela aste pare bat, egoera larriak bultzatuta. Beren egoera ezagutzeko eta hobeto ulertzeko antolatu dute solasaldia Geterekin. Askotan herrian daudenak ez dute kartzelan dauden familiek bizi duten egoera eta egunerokoan dituzten beharrak ezagutzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide