Seme-alaben nerabezaroa ulertzeko hitzaldia eskainiko du Hossain Kaanachek

Karkara 2017ko ots. 28a, 17:02

Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioaren garrantziaz hitz egingo du Kaanachek. (Erak Facebook)

Gurasoei eta nerabeekin hartu-emana duten pertsonei zuzendutako hitzaldia izango da.

Erak zentroak antolatuta, Hossain Kaanache hezitzaileak nerabezaroaren inguruko hitzaldia eskainiko du martxoaren 8an, 19:00etan Orioko Kultur Etxean. Gurasoei eta nerabeekin hartu-emana duten pertsonei zuzendutako hitzaldia izango da, eta garai horretan gazteek bizi dituzten aldaketak ulertzeko gakoak eskainiko ditu Kaanachek. Bestalde, seme-alaben nerabezaroaren aurrean, gurasoek dituzten zalantzak eta beldurrak argitzen saiatuko da Kaanache hitzaldian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide