Martxan dira ikastetxeetako matrikulazio kanpainak eta Zaragueta Herri Eskolan ere ari dira lanean. Eman indarra zure seme-alabei leloa aukeratu dute 2017-2018 kanpainarako: ikasleak ahalduntzeak duen garrantzia azpimarratzeko sortu da leloa, bakoitzak bere dohainekin bide propioa egiten ikas dezan.
Hainbat bilera antolatu dituzte aste honetarako eta lehenengoa gaur, urtarrilaren 26an, izango da. Gurasoentzako bi bilera informatibo egingo dituzte: 17:00etan euskaraz egingo dute eta 18:30ean gazteleraz. Datorren larunbatean, urtarrilaren 28an, DBHko aurkezpen bilera egingo dute 10:30ean.
Ate irekien eguna ere larunbatean egingo dute. 10:30etik 13:00etara eskolako instalazioak ezagutu ahalko dituzte interesa dutenek.
Matrikula epea urtarrilaren 30etik otsailaren 10era izango da. Seme-alabak Zaraguetan matrikulatu nahi dituenak 9:00etatik 17:00etara egin dezake eskolan bertan. Informazio gehiago nahi duenak 9438940052 telefonoan edo Zaragueta Herri Eskolaren webgunean jaso dezake.