Gabonak 2016

Solstizioaren ondoren, Gabonetako kontzertua

Karkara 2016ko abe. 23a, 07:46

Danbolin musika eskolako ikasleek kontzertua eskaini zuten ostegunean, Orioko elizan 19:30ean hasita.

Kontzertuari hasiera emateko, kantuko ikasleek pianoaren laguntzarekin, ondoko kantak abestu dituzte:

  • DORMI NON PIANGERE
  • ALLELUIA
  • GABON IZAR EDER
  • GABON KANTA

Ondoren, musika mintzairako ikasleek, instrumentuko ikasleen laguntzarekin, ondoko kantak abestu dituzte:

  • ELUR PANPINA
  • OLE, OLENTZERO
  • GAU ILUN
  • ELA, ELA - ZAPATA TXURIAK!

Jarraian Salatxo abesbatzak kantatu du. Eta, kontzertuari amaiera emateko, guztiek batera bi kanta abestu dituzte:

  • DANONTZAT EGUBERRI
  • HATOR HATOR!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide