Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera izango da abenduaren 24an Arkupek, Txurrumuskik, Zaraguetak, Ikastolak eta Udalak antolatuta.
Eraberritu zenetik indarra hartu du etorrerak eta geroz eta herritar gehiago izaten dira Olentzero eta Mari Domingo noiz iritsi zain. Aurten 17:30ak inguruan iritsiko dira Orioko plazara.